Helduentzako kirol-gailuak jarri dira herrian zehar

Tronpeopean jarritako kirol tresnak. /  ARGAZKIAK BASTEROBERRI
Tronpeopean jarritako kirol tresnak. / ARGAZKIAK BASTEROBERRI

Txaran, Altzibarren eta Iturriotzen jarri dira

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Jarduera fisikoa egiteko kirol-gailuak jarri dira Altzibarren, Iturriotzen eta Ugaldetxon. Batez ere helduentzat pentsatutako tresnak dira, aire librean egindako jarduera fisikoaren bidez bizi-kalitatea hobetzeko.

Ugaldetxoko Txara parkean sortu da kirol-gailuen eremu nagusia. 11 gailu jarri dira, bakoitza nola erabili behar den azaltzen duen panelarekin. Bidegorritik sarrera duen parke hau egoki ikusi da eremu nagusi izateko heltzeko erraza eta segurua baita.

Era berean, kirol-gailuak jarri dira Altzibarren, Olalden, eta Iturriotzen, bidegorriko sarreran.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos