Helduen antzerki taldean izen-ematea, hilaren 30era arte

GOIZARIN OIARTZUN.

Oiartzungo helduen antzerki taldean izena emateko epea dagoeneko zabaldu dute eta hilaren 30ean amaituko da epea. Izena emateko orriak eskuragarri daude zazpi toki hauetan: udaletxea, Elorsoro kiroldegia, Udal liburutegia, Muruetagoiena anbulatorioa, Garmendi txokolategia eta Makutxo eta Amazkar tabernak. Ikasturte berrian ere Teresa Andonegi izango da irakasle eta eskolak asteazkenetan emango dira Karaez kaleko lokalean (Mendibilen), 19:00etatik 21:00etara. Lehenengo eskola eguna irailaren 6a izango da.

Matrikula 60 euro izango da oiartzuarrentzako eta 80 euro kanpokoentzako. Izen-emate orriarekin batera kuota ordaindu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da (Euskadiko Kutxako 3035 0126 60 1260900006 kontuan) Elorsoro kiroldegian edota udaletxean.

Fotos

Vídeos