Haurtzaroko mendizaleek Negu Jaia ospatuko dute hilaren 19an

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Aurtengo Negu Jairako Haurtzaro Mendi Taldeko kideek prestatu duten ibilbidean herriko bi auzo zeharkatuko dituzte, Ergoien-Karrika hain zuzen. «Karrikako Artaso elkartetik abiatuko gara eta Karrikako plazatik barrena, Ergoien alderantz joko dugu, pistatik. Gaintzabal pasa ondoren, Pulliegiko ur-depositora iritsiko gara. Handik, Pagolarrera (331 m) igoko gara. Ur-depositora itzuli ondoren, Epeleko gainkaldetik, bigarren gailurra egingo dugu, Maimotz (470 m). Handik Pilotasorora joan eta bertan, Xorrolako bidetik, Karrikara itzuliko gara bazkaltzera», adierazi dute antolatzaileek. 9:00etan jarri dute hitzordua hilaren 19an Karrikako Artaso frontoian.

Fotos

Vídeos