Haurtzaro ikastolaren Txinpart aldizkariaren 67. alea kalean dagoeneko

Izko Lekuona, Itziar Lekuona, Pili Lizaso eta Sorkunde Lekuona, bukatu berri duen Zuzendaritza taldea.
Izko Lekuona, Itziar Lekuona, Pili Lizaso eta Sorkunde Lekuona, bukatu berri duen Zuzendaritza taldea. / GOIZARIN

Elkarrizketa egin zaie Sorkunde Lekuona zuzendariari ohiari eta Aritz Gonzalez zuzendari berriari

GOIZARINOIARTZUN.

Udako lehen egunean ikusi zuen argia Haurtzaro ikastolako Txinpart ale berriak. Haurtzaro ikastolako ikasle, langile eta gurasoen artean prestatutako irakurgai atsegin hori 67. alea da, ikasturteko bigarrena. Atal ugariz eta aberatsez osatua dator azkenekoa ere. Oraingoan ere Haurtzaro ikastolaren berri ematen du, zehatz-mehatz.

Aurtengo ikasturte amaieran zuzendaritza taldearen aldaketa eman da Haurtzaro Ikastolan. Sorkunde Lekuona Sagarzazu ikastolako zuzendari lanetan hamabi urte eman ondoren Aritz Gonzalez Arruabarrenari pasa dio erreleboa. Urte horietan guztietan egindako lanari errepasoa eman dio Lekuonak Txinpart aldizkarian. Era berean, Gonzalezek asmo berriak azaldu ditu aldizkarian.

«Pedagogia mailan, momentu honetan gure ikastolak hezkuntza eredu aurreratua eskaintzen du, puntakoa», dio Lekuonak. «Ikasleen irteera profilak definituak ditugu, proiektu pedagogiko berritzaileak dira gureak (Haur Hezkuntzakoa, adibidez), baliabide pedagogiko berrituak ditugu, eta irakasleen prestakuntza etengabekoa da maila guztietan. Taldean aritzen gara lanean profesionalak, eta taldean egiten dugu aurrera. Etorkizuneko erronkei aurre egiteko gai den erakundea da gurea. KEI egitasmoaren bidez kudeatzen dugu Ikastola gaur egun, eta hori egitura eta funtzionamendu onaren adierazlea da. Ekainaren bukaeran auditoretza egin berri dugu», gaineratu du.

«Ospakizunez betea izan da azken ikasturtea, baina baita etorkizunari begira pausu oso sendoak emateko urtea ere»«Pedagogia mailan, momentu honetan gure ikastolak hezkuntza eredu aurreratua eskaintzen du, puntakoa», dio Lekuonak

2017-18 ikasturtea, esan bezala, zuzendari berriarekin hasiko du Haurtzaro Ikastolan. Aritz Arruabarrena izendatu zuen zuzendari Kontseilu Errektoreak. Oiartzuarrak «ilusioz eta gogoz» hartu du kargu berria. «Ikastolako ikasle izana naiz. Gure gurasoak, gainera, Ikastola ondoan bizi dira, eta nire haurtzaroa Ikastolari oso lotuta egon da, nahiz eta ikasketa garaian ez nuen inoiz pentsatuko Ikastolako zuzendari izango nintzenik. Baina eguna iritsi da, urte batzuk daramatzat Ikastolan lanean, eta gogotsu nago nire ekarpenak egiten segitzeko», azpimarratu du.

Zuzendari berriak dagoeneko osatu du zuzendaritza taldea. «Haur Hezkuntzako ikasketaburua Roxali Otegi izango da; Lehen Hezkuntzakoa, Xabi Salaberria; eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoa, Argiñe Oiarbide».

Bestalde, amaitu berri da Haurtzaro Ikastolaren 50. ikasturtea. Eta Txinparten errepaso bat eman zaio egindako bideari. «Ospakizunez betea izan da azken ikasturtea, baina baita etorkizunari begira pausu oso sendoak emateko urtea ere», adierazi dute aldizkaian. «Ikasturte hasieratik, 50. urteurrena ospatzeko ekitaldiek protagonismo berezia izan dute, merezitakoa, ez baitira 50 urte urtero betetzen. Ikastolarekiko sentimendua indartu eta Ikastolaren eta herriaren arteko lotura sendotzea izan dira ekitaldi horien helburu nagusiak. Eta esan genezake asmatu egin dela. Antolatutako ekitaldi guztiak jendetsuak izan dira, eta ilusio handiarekin eta jai-giro ederrean bizi izan ditugu. Seguru asko, ospakizun horiek gutako askoren oroitzapenetan geratuko dira», nabarmendu du 50. urteurreneko lan-taldeak.

Bukatzeko, Txinparteko azken orrian urtero legez DBH 4. mailako ikasleen argazkia dator, Haurtzaro ikastolaren partetik desiorik onenak opatuz hasiko duten ibilbide berrian.

Fotos

Vídeos