Haurtzaro Ikastolako zazpi ikaslek jaso dute Jakin-mina ziurtagiria

Haurtzaro Ikastolako zazpi gazteak ziurtagiria eskutan dutela. /  BASTEROBERRI
Haurtzaro Ikastolako zazpi gazteak ziurtagiria eskutan dutela. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Aurreko ostegunean, Haurtzaro Ikastolako DBH4-ko zazpi ikaslek, Gipuzkoako Foru Aldundian, Jakiundeko Jakin-Mina ziurtagiriak jaso zituzten Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiaren eskutik: June San Sebastian, Lidia Zaldua, Jon Etxebeste, Amets Arbelaitz, Markel Irastorza, Asier Aristizabal eta Oihan Azkarate.

Ekitaldiaren amaieran, Ahaldun Nagusiak berak Diputazioko areto historikoak erakutsi zizkien bertaratutako ikasle eta irakasleei, bisita gidatu zeharo berezia eskainiz.

Jakin-mina egitasmoak hiru ziklo izan ditu Gipuzkoan, bi UPV/EHUko Joxe Mari Korta ikergunean eskaini dira, Donostian, eta hirugarrena Mondragon Unibertsitateko Goi-Eskola Politeknikoan Arrasaten. Ziklo bakoitzak bost hi-tzaldi ditu eta ikasleek izena ematen duten zikloko 5 hitzaldietatik, gutxienez 4 hitzaldietara joan behar izaten dute ziurtagiria lortzeko.

Ahaldun Nagusiak aurten emandako itxiera hitzaldia, egitasmoko seigarrena izan da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos