Haurtzaro Ikastolako lau ikaslek Azkue saria irabazi dute

Lopez, Arrizabalaga, Leiza eta Etxebeste ikasleak. / BASTEROBERRI
Lopez, Arrizabalaga, Leiza eta Etxebeste ikasleak. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Bihar, hilak 18, banatuko dira aurtengo Azkue sariak Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. BBK Fundazioak eta Akademiak elkarlanean antolatzen dituzte urtero Azkue Literatur sariak, 11 urtetik 18ra bitarteko gazteen artean euskarazko literatura sorkuntza sustatzeko xedearekin.

Aurtengo sarituen artean lau oiartzuar daude: Haurtzaro Ikastolako DBHko 1. mailako hiru ikasle, Lur Lopez «Lehen eta orain» olerkiarekin eta Maialen Leiza «Betirako maitasuna» eta Uxue Etxebeste «Txiro naiz eta txikia naiz» narrazioekin; eta DBH 4. Mailako Anne Arrizabalaga, 'Ahul egin zintuena' poesiarekin. Genero literario bakoitzean hiruna sari emango ditu Euskaltzaindiak, 180 eta 300 euro bitartekoak.

Ez da lehenengo aldia, ez da lehenengo saria Haurtzaro ikastolako ikasleentzat. Hainbat urtetan irabazi baitituzte ikastolako idazle gazteek Euskal Herri mailako literatura sariak. Arlo honetan, eguneroko lanean zintzo eta temati saiatzen diren seinale. Zorionik beroenak Lur, Maialen, Uxue eta Anneri batez ere eta ikastola

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos