Haurtzaro Ikastolak inauguratu du HHko eremua

Asier Bergaretxe lehendakaria./
Asier Bergaretxe lehendakaria.

Haur Hezkuntzako eremuaren aurkezpen ofiziala izan zen herenegun

BASTEROBERRIOIARTZUN.

Herenegun, hilak 22, eguerdiko 12:00etan hasi zen Haur-tzaro Ikastolako beheko solairuan HHko eremu berriaren inaugurazio ofiziala. HHko ikasleak klasean hasiak baziren ere, herenegun izan zen aurkezpen ofiziala. Denetariko gonbidatuak bertaratu ziren ekitaldira: Haurtzaro Ikastolako zuzendaritza taldea, lehendakari ohiak, Ikastolen Elkarteko kideak, hainbat irakasle, guraso, ikasle... Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasi zen Haur-tzaro Ikastolako beheko solairuan. Lehenik eta behin, Haurtzaro Ikastolako lehendakari den Asier Bergaretxek hartu zuen hitza eta HHko eremu berriari buruzko hainbat xedapen azaldu zituen. Hala nola, eraikuntzaren birmoldaketa eta lanak baino zerbait gehiago dela, hezkun-tza eredu berri bat dela adierazi zuen.

Haren ondoren, Aritz Gonzalez Haurtzaro Ikastolako zuzendariari pasa zion testigua lehendakariak. Aritz Gonzalezek hezkuntza mugitzen ari den harri batekin konparatu zuen esaldi honen bidez: 'Dabilen harrian goroldiorik ez'. Honekin batera, haurtzaro ikastolako ikasle ohien esku markekin egindako mural bat erakutsi zuten, 50 harlauzaz osatua, ikastolak dituen 50 urteen sinbolo. Mural hau bistan jarritakoan Haurtzaro Dantza Taldeko dantzari bikoteak aurreskua dan-tzatu zuten.

Jarraian, proiektuaren arkitektoa izan den Ager Iñarra oiartzuarra eta ikastolako gurasoaren hitzak entzun ziren. Laugarren dimentsioaz mintzo zen. Eta proiektuaren nondik norakoak ere azaldu zituen. Bertaratu ziren guztiei eskerrak eman ondoren HHko eremu berria libreki ikusteko aukera utzi zieten bertaratu zen orori. Eremuu guztiz irekia eraiki dute Haurtzaro Ikastolako beheko solairuan, horrela hainbat gaitasun ahalbidetzen diralrik. Eta ekitaldiak amaiera ezinhobea izan zuen zizka-mizka gozoekin.

Fotos

Vídeos