Haurtzaro Ikastolak KEI akreditazioa jasoko du gaur

Haurtzaro Ikastolako KEI taldea oso pozik azaldu da. /  BASTEROBERRI
Haurtzaro Ikastolako KEI taldea oso pozik azaldu da. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Pozik dago Haurtzaro Ikastolako familia handia. Izan ere, Kalitate Egitasmo Integratuaren akreditazioa jasoko du gaur Oiartzungo Udal Areto Nagusian. Jasotze ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da.

Haurtzaro Ikastolak KEI (Kalitate Egitasmo Integratua) izeneko ziurtagiria lortzeko auditoria 2016/17 ikasturte amaieran bikain burutu zuen.

«2017ko ekainaren 27 eta 28an, Oiartzungo Haurtzaro ikastolak, KEI kalitatezko zigilua lortzeko asmoz, ebaluazioa pasa zuen, aldez aurretik memoria aurkeztu zuelarik», gogorarazi du Aritz Gonzalez ikastolako zuzendariak.

«Prozesu hau, modu sistematiko, independente eta dokumentuetan oinarritu zen, ebidentzien bila inplementazio maila neurtzeko», gaineratu du.

«Horreum fundazioko kalitatea egitasmoaren auditoreek egin zuten ebaluazioa. Lehen egunean, eremu bakoitzeko arduradunek, eremu horren inguruko zehaztasunak azaldu zituzten ebidentziak eskainiz, bide batez auditore taldearen galdera eta zalantzei erantzunez.

Eremu bakoitzaren aurkezpena egiteko pertsona bi egon ziren. Bigarren egunean, goizez, hemezor-tzi baieztatze elkarrizketa egin ziren, honela banaturik: sei ikasle, sei irakasle eta sei familia».

Ekitaldi pozgarrira bertaratu nahi duen guztiarentzat luzatzen dugu gonbitea.

Fotos

Vídeos