Haurrengan irakurzaletasuna sustatzeko tailerra gaur

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Zero eta sei urte arteko haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko tailerra eskaini du Manuel Lekuona bibliotekak. Elkar entzuteko guneak sortzen ipuinak lagun izenburupean, Pello Añorga ipuin-kontalari, idazle eta irakasleak dinamizatu ditu tailerrak. Lau saioko tailerra da, bakoitza bi ordu eta erdikoa. Pasa den astean hasi zen tailerra, hilaren 14an eta 15ean. Aste honetan jarraituko dute; gaur eta bihar. Saio guztiak 17:30etik 20:00etara izango dira. Tailerra batez ere gurasoei zuzendua da. Hala ere, saio irekiak dira eta irakasle, hezitzaile edo interesatuta dagoen edonork parte har dezake. Tailerrean parte hartzeko ez da aurrez izenik eman beharko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos