Hasi dira Manuel Lekuona etorbidea berritzeko lanak

Manuel Lekuona.
Manuel Lekuona. / GOIZARIN

Proiektu berean Beheko Plazako pilotalekua berrituko dute

GOIZARIN OIARTZUN.

Dagoeneko hasi dira Manuel Lekuona etorbidea eta Beheko Plazako pilotalekua konpontzeko lanak. Etorbideak sor-tzen dituen eragozpenek eraman dute Udala berritzeko erabakia har-tzera: «Galtzada-harriak altxatu egiten dira, oinezkoei eta ibilgailuei arriskua ekarriz», adierazi dute udal ordezkariek. «Udalak mantenu lanetan gastu handia egin behar izan du, nahiz eta emaitzak ez diren behar bezalakoak», gaineratu dute.

«Lan hauekin kale guztia (Irubidetik Makutxo bitartean) berrituko dugu. Oinezkoentzako bidea sortuko da beste mota bateko galtzada-harriekin eta ibilgailuentzako bidea asfaltatuko da», zehaztu dute.

Beheko Plazako pilotalekua

Lan hauekin batera, Beheko Plazako pilotalekua ere berritzen hasi dira. Bertan, hondarra kendu eta asfaltoa botako dute. Gainera, lur-mota aldatuta eremua gehiago aprobetxatuko dela uste dute udal ordezkariek. «Ekintza anitzak egitekoa aukera emango du».

Lanek bi hilabeteko iraupena izango dute. Trafiko aldaketak egon daitezkeela aurreratu dute Udaletik.

Fotos

Vídeos