Hasi dira Arragua auzoko festak, truk txapelketarekin

Truk txapelketarekin batera hasi dira Arrugua auzoko festak. Aitzol Salaberria eta Asier Ibarrak eraman zuen lehen saria. Lur Mitxelena eta Ander Ostolaiz bikotea bigarren saria eskutan duela./BASTEROBERRI
Truk txapelketarekin batera hasi dira Arrugua auzoko festak. Aitzol Salaberria eta Asier Ibarrak eraman zuen lehen saria. Lur Mitxelena eta Ander Ostolaiz bikotea bigarren saria eskutan duela. / BASTEROBERRI

Gaur, auzoko gaztetxoen txanda izango da eta futbol txapelketa jokatuko dute pista berrian

BASTEROBERRIOIARTZUN.

Arragua auzoan festa giroa nagusitu zen pasa den ostiralean, Truk txapelketa mundialarekin. Hogeita hemezortzi bikotek parte hartu zuten eta sari potoloena gazteek eramana zuten, Aitzol Salaberria eta Asier Ibarrak hain zuen; bigarren saria, Lur Mitxelena eta Ander Ostolaiz bikoteak; eta hirugarren saria Arruti-Irastorza lehengusuek. Atzo, festak behar bezala jarraitzeko, bertso-afari bikaina egin zen Aldeguna elkartean Unai Agirre eta Iker Zubeldia bertsolariekin. Elkarteko kideek afari gozoa prestatu zuten bertsozaleentzat. Gaur, berriz, auzoko gaztetxoen txanda izango da eta futbol txapelketa jokatuko dute pista berrian.

Festen jarraipena datorren asteburuan izango da. Hortaz, hilaren 18an, ostirala, arratsaldeko 14:00etan jubilatuak Aldeguna elkartean bilduko dira bazkari legea egitera. Gero, elkartearen atarian suziria botako dute Agurra dantzatu ondoren, 18:00etan. Handik abiatuko da, jarraian, Kalejira koloretsua Lartaungo txistulariekin, dultzaineroekin, buruhaundiekin eta Oiartzungo Erraldoien konpartsarekin. Gero, 19:00etan, Gorriti show izango da, poney eta bigantxekin gaztetxoentzat. Jarraian, 20:00etan preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzea izango da, frontoian hasita auzoan zehar. Azkenik, Elektrotxufla musika ibiltariarekin gozatzeko aukera izango da aspertu arte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos