Harri Beltzaren udako XXI. kanpainaren bukaerako ekitaldi musikala heldu da

GOIZARIN OIARTZUN.

Joseba Errekalde Harri Beltza elkarteko lehendakariak aurkeztu du hiesaren kontrako herriko elkarteak antolatuta hilaren 31n Done Eztebe parrokian izango den kontzertua (19:30ean, dohainik). Aurtengoan, Landarbaso abesbatza izango da Harri Beltzak antolatutako kontzertua emango duena. Abesbatza 1991. urte bukaeran sortu zen Errenterian, musika egiteko gogo handia zuen gazte talde baten eskutik. Gaur egun 45 abeslarik osatzen dute abesbatza, batez besteko 29 urterekin.

Abesbatza, hasieratik, Iñaki Tolaretxipiren zuzendaritza musikalaren menpe egon da, gipuzkoar zuzendari onenetarikoa. Landarbasok oso programa zabala lantzen du, garai eta estilo desberdinetako bai obra profano eta baita eliz obrak ere abestuz. Abesbatzaren azken proiektu 'Konplize ditut eta...', Landarbaso Munduan I eta II edota Landarbaso 25! dira. Taldearen 25. urteurrenetik, 2016tik, elkartera gehitu dira haurren abesbatza eta gazte taldea. Azken urte hauetan ziklo, lehiaketa eta kontzertu askotan parte hartu du abesbatzak Penintsula barnean eta 2001. urtetik aurrera abesbatza nazioarte mailako lehiaketetan parte hartzen hasi da, guztira 4 sari nazional eta nazioarteko beste 14 eskuratuz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos