Harrera saioa izango da bihar herrira etorri berri direnentzako

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Udalak antolatuta, Oiartzunera etorriberri diren bizilagunei harrera egingo zaie bihar goizean. «Manuel Lekuona bibliotekan, eguerdiko 12:00etan hasita izango da saio irekia, familia giroan pasatzeko ere aproposa izango dena», adierazi du Domi Azpiroz, udal Gizarte-Ongizate saileko arduradunak.

Harrera saioan, «Oiartzuni buruzko bideo bat emango da, etorriberriei herriaren ezaugarri nagusiak azaltzeko. Era berean, euskararen garrantzia azpimarratuko da etorriberriei, hizkuntza integraziorako tresna garrantzitsua baita», gaineratu du Ioritz Aizpuruk, Euskara saileko zinegotziak.

«Hamaiketako goxo baten aitzakian, elkar ezagutzeko aukera izango da. Etorriberriek eta lehendik ere Oiartzunen bizi diren guztiek egiten dugulako herria, edozein oiar-tzuar parte hartzera gonbidatua dago», argitu dute.

Udaleko Euskara eta Gizarte-Ongizate sailek elkarrekin antolatuko dute biharko harrera saioa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos