Hari morearekin lotuz saretu ziren

Antzerki herrikoia. / OIARTZUNGO FEMINISTEN ASANBLADA
Antzerki herrikoia. / OIARTZUNGO FEMINISTEN ASANBLADA

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Joan den larunbatean, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna izan zen. Ez zen ospatzeko eguna izan, baina bai aldarrikapenak egiteko eguna. Aldarrikapen nagusia egun hau eta hau bezalako beste zenbait gehiago ez ospatu behar izatea izan zen. Egun honen harira azaroaren 18an hasi ziren ekintzak. Nahiz eta egun handia larunbatean izan zen. Hilaren 24ean ere dokumentala izan zen 'Martxan: indarkeria matxistaren aurrean feministak martxan' eta ondoren solasaldia izan zen. Larunbatean 19:00etan hasi zen Udaletxe azpiko kontzejupean herriko antzezle gazteen antzerkiarekin. Eta ondoren, emanaldi herrikoia izan zen; herriko hainbat pertsonak hartu zuten parte bakoitzak bere hazia ereinez. Jende asko bertaratu zen ekitaldira, ikusleen artean antolatzaileek soka moreak banatu zituzten. Bukaeran soka horiek lotu eta 'Hari morea lotuz sarea osatu' zuten; egiatan hiruki feminista irudikatu zen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos