Gurutzeko festak izan dira asteburuan giro ezin hobean

Aurtengo festetan aritu ziren pilotariak./ARGAZKIAK BASTEROBERRI
Aurtengo festetan aritu ziren pilotariak. / ARGAZKIAK BASTEROBERRI

Euria eta hotza bertan izan ziren, gonbidatu gabe

BASTEROBERRIOIARTZUN.

Ostiralean hasi ziren gurutzetarren festak. Eguraldia ez dute lagun izan asteburu osoan, baina halere festa giroari eutsi zioten. Etxafuegoarekin hasi eta igandean zezen-suzkoarekin bukatu zuten.

Gurutzetarrak ez ziren kikildu euriarekin eta hotzarekin. Larunbat eguerdian tortilla txapelketa izan zuten, auzotarren arteko lehia handia izaten da bertan. Arratsaldean haurrentzako hainbat ekintza izan ziren. Eta gauean 'Errefuxa' antzerkia.

Igandean izan zuten Santa Kruzetako egun handia. Goizean goizetik izan zen festa giroa Gurutzen. 9etan goiz eresia eta ondoren meza. Haurtzaro Dantza Taldearen emanaldia, eskuzko pilota partidak, dultzaineroak eta auzo bazkaria goiz-eguerdian. Arratsaldean, berriz, segalariak eta aizkolariak izan ziren zelaian. Frontoian, berriz, haurrentzat Gorriti Show eta buruhandiak. Gaueko 21:00etan bukatzeko zezen-suzkoa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos