Gurutzeko emakumeen bazkaria giro paregabean

Gurutzeko emakumeen bazkaria. / BASTEROBERRI
Gurutzeko emakumeen bazkaria. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Giro ezin hobea izan zuten Gurutzeko emakumeen bazkarian beste urte betez. Larunbat eguerdian elkartu ziren Gurutze Berri hoteleko jatetxean. Gurutzetarra sentitzen den edozein emakume joan zitekeen bazkaltzera; hau da, Gurutzen jaio, bizi izan edo gaur egun bizi den edozein emakume joan zitekeen.

Hogeita hamar lagun inguru elkartu ziren mahaiaren bueltan. Janaria lagun zutela, eseri eta kontu kontari aritu ziren Gurutze auzoa hankaz goiti jarri zuten, kontu zaharrak eta berriak gai hartuta.

Fotos

Vídeos