Gurutzeko emakumeen bazkaria gero eta hurbilago

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Orain urte zenbait Oiartzungo Gurutze auzoko emakumeak elkartu eta bazkaria egiten hasi ziren urtean behin. Aurtengoan ere antolatu dute bazkaria, datorren larunbatean izango da, hilaren 28an Gurutze Berri hoteleko jatetxean.

Bazkari honetara edozein adinetako emakumeak joan daitezke, zaharrak zein gazteak. Bazkarira joateko baldintza emakumea izatea eta da gurutzetarra sentitzea: Guru- tzen jaio den, Gurutzen bizi izan den edo gaur egun bizi den edozein emakume izan daiteke. Antola-tzaileek animatzeko deia egin dute!

Informazio gehiago edo izena emateko antolatzaileekin harremanetan jarri osteguna baino lehen: Iosune (943 494 455) Marijo (943 490 700).

Fotos

Vídeos