Gure Esku Dagoren agerraldia Kataluniako erreferendumaren alde

Kontzentrazioa Kataluniari babesa emateko. / BAS.
Kontzentrazioa Kataluniari babesa emateko. / BAS.

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Herenegun, hilak 8 Oiartzungo Gure Esku Dagok agerraldia egin zuen Done Jakue kalean, Done Eztebe elizaren ondoan. Hogeinaka herritar hurbildu ziren 19:00an Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko eta urriaren 1ean katalanek egin nahi duten erreferendumari babesa emateko.

Lehenik eta behin agerraldia izan zen Gure Esku Dagoko kideek pare bat hitz eskaini zizkieten Kataluniako herritarrei. Eta ondoren, herritarrekin argazkia atera zuten. Aldi berean, datorren larunbatean Bilbon antolatu duten manifestaziorako deialdia egiteko aprobetxatu zuten antolatzaileek. Eta baita hilaren 23an Done Eztebe plazan egingo duten elkartasun ekitaldirako. Bide batez, Donostian egingo den Kataluniarekiko elkartasun astera animatu zituzten herritarrak.

Berriro ere gogorarazi, datorren larunbatean manifestazioa antolatu duela GEDk Bilbon. Nahi duenak autobusa izango du Oiartzundik, hain zuzen ere, Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik aterako da autobusa 15:30ean. Txartelak eskuragarri izango dira ohiko tokietan. Helduek 10 eurotan eskuratu ahal izango dute txartela eta langabetuek eta ikasleek 8 eurotan.

Fotos

Vídeos