Giza katean lekua ziurtatzeko, lehenbailehen izena emateko deia

Kanpainaren alde./
Kanpainaren alde.

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Hilabete pasatxo besterik ez da geratzen Donostia, Bilbo eta Gasteiz batuko dituen Giza Katerako. Ekainaren 10ean izango da hitzordua, 'Eman eskua etorkizunari' goiburupean.

Oiartzungo Gure Esku Dagok 1500 lagun elkartzeko erronka hartu du. Hortaz, izena emateko epea zabalik da dagoeneko, eta Gure Esku Dagok dei egin du lehenbailehen izena emateko, parte-har-tzaileek beraien lekua ziurtatu eta antolakuntza lanak errazteko. Interesa duenak ostiralero izango du aukera Doneztebe plazan edota Fermiñenen propio jarrita egongo diren postuetan. Bertan, kamixetak erosteko aukera ere izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos