Giro ederrean egin zen XXXIX. Ibilaldi neurtua

Plazan goizean goiz prest ateratzeko. /  BASTEROBERRI
Plazan goizean goiz prest ateratzeko. / BASTEROBERRI

Beroari aurre egin behar izan zioten mendizaleek goizean goizetik

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Igande goiz oskarbian abiatu ziren mendizaleak Oiartzungo plazatik. Bizardia elkarteko kideek prestaketa lanetan denbora asko pasa ondoren egun borobila izan zuten. Goizeko 7:30ean hasi zen ibilaldia. Aurtengoan, 178 partaide izan dira ibilaldian; antolatzaileen datuen arabera 101 gizon eta 77 emakume. Goiz oskarbian abiatu ziren plazatik eta laino bat bera ere ikusi gabe bukatu zuten ibilaldia eguerdian eguzkiak bete-betean jo-tzen zuenean. Goizeko freskura aprobetxatu zuten askok, gero berotu egin baitzuen eta ibilaldia geroz eta gogorrago bihurtu baitzen.

Antolaketa lanetan ere makina bat jende ibili zen lan eta lan. Bizardia elkarteko 30 kide aritu ziren buru-belarri: ibilbidea prestatzen, gosaria prestatzen, laguntzen ...

Beroari eta eguzkiari aurre eginda parte hartzaile guztiak helmugara iritsi ziren aurten ere. Iristen lehenak lau ordu eta erdian egin zuen ibilbidea. Parte hartzaile askoren aldetik entzun zen beste urte batzuetan baino ibilbide luzeago iruditu zitzaiela igande honetakoa. Hala eta guztiz ere, gogotsu aurre egin zioten eta ingurumaria politak ezagutu zituztela aitortu zuten.

Hauek Gurutzeko Bizardia Elkarteko antolatzaileen azken hitzak: «Espero dugu hurrengo urtean aurten parte hartu dutenak bueltatzea. Horretarako, dagoeneko 40. edizioa pentsatzen hasi gara».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos