Giro bikaina VI. Arditurri Egunean

Partaideak Mikel olanoren azalpenak entzuten. / GOIZARIN

200 bisitari bildu ziren Aiako Harriaren inguruan

GOIZARIN OIARTZUN.

Oso pozik daude antolatzaileak VI. Arditurri Egunak igandean eman zuenarekin. Denera 200 bisitari gerturatu ziren egunean zehar Aiako Harriaren magalera, eguraldi bikaina lagun.

«Igandekoa oso goiz polita izan zen, eguraldia alde izan genuen eta eguzkia jotzen hastearekin batera parketxea jendez bete zitzaigun», adierazi du Itsasok, Arditurri parketxeko arduradunak. Izan ere, 200 bat lagun hurbildu ziren antolatutako ekintzetan parte hartzera. «Taloa eta hanburgesaren tailerrak arrakasta handia izan du», nabarmendu zuen igande arratsaldean. «Hegaztien askatzeak ere ikusmin handia piztu du», gaineratu zuen. Miru beltz bat eta zapelaitz bat askatu ziren Arditurrin, igandean. «Lehendabizikoa, intoxikazio batengatik sartu zen eta zapelaitza, berriz, tiro batengatik».

Tailerretan umeek txapak eta karetak egin zituzten. Ez hori bakarrik, «etorri diren horietatik askok ere meategiak bisitatu dituzte». Horretarako, tren txu-txu etengabe ibili zen atzera eta aurrera bisitariak garraiatzen. «Umeek beti bezala asko disfrutatu dute».

Fotos

Vídeos