Girizia mendizale elkartearekin Valderejora 17an

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Uda amaierarekin batera Giriziako mendizaleak ere bueltan datoz proposamen berriarekin. Oraingoan Burgos alderako bidaia prestatu dute. Irailaren 16an, larunbata, arratsaldeko 16:00etan Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik abiatuko dira. Helmuga Burgosko Villalba de Losa herria izango dute. Arratsa herriko aterpetxean pasa ondoren, igandean ekingo diote mendi ibilaldiari.

Igandean, hilak 17, Arabako lurretan ibiliko dira. Lalastra herritik abiatu eta San Lorenzora joango dira. Bertatik Riberara. Eta Riberatik tontorrera joko dute 1.042 metro dituen Santa Anara. Santa Anatik berriro ere San Lorenzora jaitsiko dira eta bertatik Lalastrara bueltatuko dira. Ibilaldia 19-20 kilometrokoa izango da. Antola-tzaileek 5:30-6 orduren bueltan ibilbidea egitea aurreikusten dute, atsedenak barne.

Mendi irteera honetan parte hartu nahi duenak Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian edo on line (www.girizia.org) eman dezake izena. Autobusa, aterpetxea eta gosaria 40 euroren truke izango dira. Bestalde, norbaitek larunbateko afaria ere nahiko balu hamar euro gehiago ordaindu beharko ditu.

Fotos

Vídeos