Girizia Mendi taldekoek negu festa dute asteburuan

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Asteburu honetan plan polita dakarkigute Girizikoek. Oraingoan, ez dira asteburu pasa joango, ez dute kanpoan lo egingo. Baina egunpasa ederra egingo dute Mugairen; igandeko irteera izango da.

Oiartzunen, Haurtzaro Ikastolako aparkalekuan elkartuko dira 7:45ean. Bertan autobusa hartu eta Mugaire aldera joango dira. Mendi buelta Mugairen izango da, 15 kilometorkoo joan-etorria 5 ordutan.

Ondoren, bazkari-lege ederra egiteko aprobetxatuko dute Mugaireko Urgain jatetxean.

Autobusa eta ondorengo bazkaria 35 euroren truke izango dira. Txartelak eskuragai betiko lekuetan: Amaxkarren, Garmendi txokolategian edota online, www.girizia.org helbidean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos