Girizia elkarteak Euskal Herriko XIV. binakako pala txapelketa antolatu du

Duela urte pare bateko pala txapelketako partaideak. /  BASTEROBERRI
Duela urte pare bateko pala txapelketako partaideak. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Girizia elkarteko pilota sailak XXXV. pilota jardunaldia antolatu du. Euskal Herriko XIV. binakako pala txapelketa irekia, aurtengoan elkarteko kide izandako Josetxo Gamioren omenezko txapelketa izendatu dute. Partida guztiak Madalensoro piltalekuan izango dira. Partidak larunbatetan, igandetan edota jai egun berezietan ere izan daitezke. Emakume zein gizonek har dezakete parte txapelketan, betiere bikoteka. Emakumetan bi maila izango dira: gazteena eta helduena. Gizonetan, ordea, hiru maila izango dira. Bikoteka eman beharko da izena. Izena emateko bi bide nagusi daude. Batetik, 656 71 12 75 zenbakira deituz. Eta bestetik, esait@euskalnet.net posta elektronikora idatzita.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos