Gaztetxoek teknologia berriekin duten harremanaren azterketa ikusgai

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako sei mailetako ikasle eta familiekin egin da teknologia berriekin duten harremanaren azterketa. EHUko irakasle den Arkaitz Lareki eta Agipadeko hezitzaile den Javi Bravo izan dira azterketa egin dutenak, Elizalde Herri Eskolako eta Haur-tzaro Ikastolako LH 5. eta 6. mailetako ikasle eta gurasoekin, baita Elizalde Institutuko eta Haur-tzaro Ikastolako DBH ziklo osoko ikasle eta familiekin.

Teknologia berrien erabileraren inguruan gaztetxo eta gurasoekin herri mailan egin den azterketaren emaitzak aurkeztuko dituzte publikoki Udalak eta Adingabek Mahaiak gaur arratsaldeko 17:00etan Manuel Lekuona bibliotekan.

Aurkezpena, batik bat guraso eta hezitzaileei bideratua egongo da.

Fotos

Vídeos