Gazteen Antzerki Eskolan izen-ematea zabalik

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Oiartzungo 12 eta 18 urte arteko gaztetxoek datorren ikasturterako Oiartzungo Antzerki Eskolan izena emateko aukera zabalik dute, ekainaren 8a bitarte. Interesatuek Elorsoro kiroldegira, Haurtzaro Ikastolara edota Elizalde Institutura zuzendu beharko dute. Ordainketaren ziurtagiria eta izen-emate orria aurkeztu behar dira horretarako. Ikasturtea 60 euro ordaindu beharko dute oiartzuarrek eta 80 euro kanpokoek. Astean ordu eta erdiko saioa izango da: asteartetan (19:00-20:30), asteazkenetan (14:45-16:15) edo ostiraletan (14:45-16:15). Informazio gehiago kultura@oiartzun.org-era idatzita edo 943 49 10 14 telefonora deituta.

Emanaldiak

Gazteen Antzerki Taldean Lur Korta eta Saioa Aizpurua irakasleekin aritu diren taldeek ekaina hasieran eskainiko dituzte emanaldiak: ekainaren 5ean, arratsaldeko 18:30ean, Langosta koadrilaren 'Hotela The Hotel El Hotel' eta Arditurri taldearen 'Bizitza hau ez dugu nahi', eta ekainaren 7an, ordu berean, Txiribuelta taldearen 'Zinema paradise'. Hiru emanaldiak udaletxeko areto nagusian izango dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos