Gazte Izanak eta Udalak herriko adindunak saritu dituzte

Frantziska Iragorri./
Frantziska Iragorri.

Denera 239 lagun elkartu ziren Gurutze Berri jatetxean giro paregabean

GOIZARINOIARTZUN.

Abuztuaren 4an, urtero legez, Oiartzungo Udalak bazkari goxo bat eskaini zien herriko erretiratuei, Gazte Izanak elkartearen laguntzarekin. Denera 239 lagun elkartu ziren Guru-tze Berri jatetxean.

Giro paregabean bazkaldu ondoren, auzo bakoitzeko adindunak omendu zituzten. Fermin Lorza Gazte Izanak elkarteko lehendakariak deitu hala propio prestaturiko saria jasotzen zuten Jexux Leonet alkatearen eta Domi Azpiroz, Iosune Cousillas eta Iñaki Arbelaitz zinegotzien eskutik.

Horrela, hauexek izan ziren omendutako herritarrak: Elizalde auzotik, Frantziska Iragorri eta Hilario Gaztelumendi; Arraguatik, Juana Ezponda eta Martin Galar; Gurutzetik, Juana Iriarte eta Bixente Elizetxea; Karrikatik, Anttoni Mitxelena; Altzibarretik, Maria Lekuona eta Fernando Berrocal; Ugaldetxotik, Kontxita Lopez eta Karlos Larburu; Iturriotz auzotik, Donata Lizarralde eta Juanito Gaztelumendi; eta Ergoien auzotik, Maria Jesus Artola eta Patxi Irastorza.

Jarraian, Esteben Iriarte eta Karmen Miura oiartzuarrak ere omendu zituzten haien urtebetetze eguna zelako. «Zorionak zuri...» indar-tsu kantatu zieten oiartzuar adindunek.

Festa ez zen hor amaitu. Izan ere, Treku aita-alaba prest zeuden musika tresnak astintzeko. Festa giro aparta jarri zuten eta erretiratuek dantza gogotik egin zutelarik.

Fotos

Vídeos