Gazte Izanak elkartekoek egun ederra pasatu zuten

Gazte izanak elkarteko 80 urtetik gorakoak Done Eztebe elizan. /  BASTEROBERRI
Gazte izanak elkarteko 80 urtetik gorakoak Done Eztebe elizan. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Urtero legez Oiartzungo Gazte Izanak Erretiratuen eta Pentsiodunen elkarteak bazkideentzako bazkaria antolatu zuen atzoko egunez. Goizeko 11:00etan elkarteko bazkideak elkartu eta Zaharren egoitzan daudenei bisita egin zieten, bertan festa txiki bat izan zuten egoiliarrekin. Eguerdian Done Eztebe elizan meza izan zen, 2017 urtean joan zaizkien elkarteko kideen alde. Meza bukatutakoan, argazki saioa izan zuten omenduekin. Ondoren, bazkaltzera joateko autobusa hartu zuten, Plazako geltokian. Autobusak Irungo Atalaia jatetxera eraman zituen bazkaltzera. 14:00ak aldera hasi ziren bazkaltzen. Jate kontuak bukatutakoan, gero, laurogei urte bete dituzten bazkideei omenaldia eta Xanistebanetako sari banaketa egin zitzaien. Azkenik, kantu eta dantza saioa izan zen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos