Gaurtik larunbatera bitarte izango da garagardo festa

Oiartzungo Garagardo festa. / BASTEROBERRI

19 garagardo dastatzeko aukera izango da Done Eztebe plazan

BASTEROBERRIOIARTZUN.

Badira hamahiru urte Oiartzunen garagardo festa ospa-tzen hasi zirela, urtetik urtera arrakasta handiagoa du, eta aurtengoan ere bueltan da. Dena pronto da Oiartzungo Done Eztebe plazan gaur arratsaldean Garagardo festari irekiera emateko.

Gaur hasi eta larunbatera arte egongo da irekita Done Eztebe plazan jarri duten karpa arratsaldeko 19:00etatik gaueko 01:00etara. Ostegunean, pintxo-potea izan ohi dela aprobetxatuta 'Pintxo-prost'-a izango da. Eta larunbata, azken eguna izanik, lehenago irekiko da karpa; 18:00etan. Horrez guztiaz gain, urtero bezala, egunero izango dira zozketa ederrak euro baten truke 22:00ak eta 23:00ak bitartean. 60 saritik gora, besteak beste, gosariak, arrain loteak, afariak, termetarako bonoak, nekazal turismo batean egonaldia, masajeak ...

Denetariko garagardoak dastatzeko aukera izango da: belgikarrak, txekiarrak, irlandarrak, alemaniarrak ... Denera 19 garagardo izango dira aukeran, denak ere marka, graduazio, jatorri ezberdinekoak.

Garagardoaz ulertzen duenarentzat hemen zerrenda: Leffe gorria eta horia, Budejovicky beltza, Hogaarden zuria, Murphy's gorria, Paulaner salvator gorria eta zuria, Bretainiako garagardo horia, 1906 erreserba beltza, alkoholik gabeko estrella galicia, Spaten Oktoberfest, Raderberg, Franziskaner, Damm Lemon, Estrella Galicia 1906, O' Hara Irish beltza eta Lowembräu.

Urkabeko igoera

Aurten ere bueltan dator bigarrenez Urkabeko igoera. Pasa den urtean ere garagardo festaren inguruan izan zen mendi lasterketa hau. Aurtengoan larunbatean izango da, hilak 14, Gaetxetik abiatuko da 17:30ean. Bukatu, berriz, Urkabeko tontorreko gurutzean. 1,6 kilometroko ibilbidea izango da 19 metroko desnibelarekin. Parte hartu nahi duenak www.herrikrosa.eus helbidean egin dezake 5 euroren truke; egunean bertan ere izango da aukera 8 euro ordainduta.

Ginkana

Lehenengoz Oiartzungo gazteek ginkana antolatu dute garagardo festaren baitan 'Garagardo festari ukitu dibertigarria ematearren'. Larunbatean, urriak 14, izango da gaueko 01:30ean Oiartzungo Done Eztebe plazan. Taldeka gainditu beharreko proba ezberdinez osatutako ginkana izango da. Asmoa gazteak erakartzea da, garagardo festa eta ondorengo parranda lotzeko jokoak ahalbidetzea.

Fotos

Vídeos