Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Gaur zortzi izango da XXXIX. Ibilaldi Neurtua Gurutzeko Bizardia elkartearen eskutik

Taldeka edo bakarka hartu ahal izango da parte eta izen ematea ateratzeko orduan izango da

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Domingo, 15 de abril 2018, 09:57

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Berrogeigarren ediziotik gertu daude eta ez da erraza antolatzaileentzat oraindik ere ibilaldi ezberdinak pentsatzea eta asmatzea. Hala eta guztiz ere, eta lekuak errepikatu arren bazter eder eta politak ezagutzen dira Bizardia Elkarteak antolatzen duen ibilaldi neurtuan. Baina ilusioak laguntzen die aurrera jarraitzen. Pasa den urteko edizioa izugarrizko arrakasta izan zen, eguraldi ona lagun herriko eta inguruko herrietako mendizale hainbat hurbildu baitziren Oiartzun eta inguruko bide berriak ezagutzera.

Honela dio Bizardia elkarteko Jesus Olaizola antolatzaileetako batek: «Ni gogoratzen naiz nola hasi nintzen deskubritzen bazter politak Bizardia Elkarteari esker duela urte dezente. Orain guri dagokigu hori hurrengoei transmititzea».

Bost ordu eta erdi inguru

Aurtengoan Plazatik abiatuko dira mendizaleak Portugal baserrira joango dira bertatik. Portugal baserrian Ozentzio aldera desbideratuko dira eta Ozentziotik Elorrietako kaskora igoko dira. Bertatik, bista paregabeez gozatu ahal izango da: Pasaiako badia osoa, Jaizkibel, Aiako Harria parez pare... Hortik behera abiatu eta Zorrolako zubira iritsiko dira, zuhaitzen itzalpean freskura gozatuz. Gurutzatu eta gora egingo dute Portuberriko makina-etxeraino. Hortik, Arditurriko bidegorrian barrena Burkondoraino joango dira. Burkondotik Bostbidetara. Bostbideetatik Ameztoietaberrira eta handik azkenerako Gurutzera. Bost ordu eta erdiko ibilaldia egin ondoren Bizardia Elkartean giro pareganean hamaiketakoa egiteko aukera izaten da.

Datorren igandean, gaur zortzi, hilaren 22an izango da ibilaldia. Taldeka edo bakarka hartu ahal izango da parte. Izen ematea ateratzeko orduan izango da, 3 euro izango da izen ematea. 7:30ean izango da hasiera. Anima zaitezte!

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios