Gaur zine saioa izango da

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Oihartzun guk gazte asanbladak urtarrilerako ekitaldi mordoa antolatu ditu. Urtarrilaren lauan hasi ziren Kataxulo gaztetxean izan ziren Jam Sessionarekin. Gaur berriz zine saioa izango da. Hilero-hilero zine saioa antolatzeko erronka jarri zuten Oihartzun guk taldekoek. Eta hala ari dira. Oraindaino Amama eta Gernika bezalako filmak ikusi ahal izan dira beren eskutik. Gaur gaueko 22:30ean Manuel Lekuona liburutegian Igelak filma ikusteko aukera izango da.

Bihar hasita, ekintza mordoa etorriko dira atzetik. Igandean bertan pinpon txapelketa izango da 17:30ean Kataxulo gaztetxean. Hilaren 21ean berriz, bilera ireki bat deitu dute Oiartzungo edozein bertaratu dadin eta Oihartzun guk taldearen berri izan dezan.

Hemendik bi astera asteburu bete-betea antolatu dute. 26, ostirala, truk txapelketa antolatu dute. 27, larunbata, «kuestaziyua prepatzen» hasiko dira. Eta hila bukatzeko hileko azken igandean, 28an, igande akustikoa antolatu dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos