Gaur izango da ohiko plenoa

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Hamaika puntu jorratuko dituzte gaur ilunabarreko udaleko ohiko plenoan, alkate, zinegotzi eta udaletxeko beste zenbait arduradunek. Udaleko areto nagusian 19:00etan elkartuko dira. Gainera, San Marko Mankomunitatearen 2014ko aurrekontuari jarritako helegitearen berri emango dute. Baita, Elorsoro kiroldegiaren kudeaketa daraman BPXport enpresa berriak proposatu dituen jarduera berrien prezioei buruz ere ariko dira. Datorren ostegunean emakumeon nazioarteko eguna dela medio Udalbatzarrak bi puntu jorratuko ditu. Batetik, tokian tokiko bizitzan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko Europar Gutuna aztertuko dute. Bestetik, Genero Mainstreaminga.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos