Gaur izango da neguko futbito txapelketa

Elorsoro kiroldegian ariko dira goizeko 8:00etatik arratsera arte

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Oihartzun guk gazte asanbladak antolatuta neguko futbito txapelketa izango da gaur Elorsoro kiroldegian. Goizeko 8etan hasi eta gauerdira arte ariko dira futbitoan jokatzen, 16 orduz.

Gehienez hamarreko taldeak apuntatu dira, talde bakoitzak 30 euro ordaindu ditu izen ematerakoan. Guztira 12 taldek eman dute izena: Amazkar ZT, Txiltxoko, Ostiko, Humildat, Denak itxea, Gaztiak, K.O.B., Green team, Txitalu, Mixta, Peloton delta eta Basurdik.

8
00: Amazkar ZT - Txiltxoko.
9
00: Ostiko - Humildat.
10
00: Denak itxea - Gaztiak.
11
00: K.O.B. - Green Team.
12
00: Amazkar ZT - Txitalu.
13
00: Ostiko - Mixta.
14
00: Denak itxea - Basurdik.
15
00: K.O.B. - Peloton Delta.
16
00: Txiltxoko -Txitalu.
17
00: Humildat - Mixta.
18
00: Gaztiak - Basurdik.
19
00: Green Team - Peloton delta.
20
00: finalaurrekoa izango da A eta B taldeen artean.
21
00: C eta D taldeen arteko finalaurrekoa.
22
00: 3. eta 4. postua.
23
00: final handia.
00
00: sari banaketa.

Sari bikainak prestatu dituzte antolatzaileek lehen postuetan geratzen direnentzat:

Txapeldunak: kopa eta afaria.

Txapeldunordeak: kopa eta sagardo kaxa.

Hirugarren postua: kopa.

Emakumeen talde onena ere sarituko dutela jakinarazi du Oihartzun Guk-ek.

Abendua hasi besterik ez bada egin ere, Oihartzun guk taldea indarra hartzen ari da. Abenduaren 1ean truk txapelketarekin hasi ziren, 2an kontzertuan, 3an bertso poteoa eta gaur futbito txapelketa. Hilabetean aurrera egin ahala, badituzte ekitaldi gehiago prestatuta. Abenduaren 15ean, Gernika pelikula ikusteko aukera jarriko dute. Eta 26an Xanisteban eguna aitzakia hartuta, egun guztiko festa antolatzekotan dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos