Gaur izango da Euskal Herriko X. mus txapelketako kanporaketa

Iazko txapeldunak. /  GOIZARIN
Iazko txapeldunak. / GOIZARIN

Girizia elkartean arratsaldeko 16:00etan hasiko da

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Gaur, hilak 13, Oiartzungo Girizia elkartean Euskal Herriko X. Mus txapelketako kanporaketa jokatuko da arratsaldeko 16:00etan. Gaur bertan, Euskal Herriko beste zenbait herritan ere jokatuko dira kanporaketak: Untzuen, Igoan, Lakuntzan, Lekunberrin eta Zabalganan.

Iaz, hilaren 21ean egokitu zen Oiartzunen kanporaketa, Ergoien auzoko Auzokalte elkartean izan zen. Bederatzi bikotek hartu zuten parte. Bederatzi horien artetik Asier Mendikoa eta Agurtzane Mendizabal sailkatu ziren.

Aurten ere jokatuko da Oiartzunen kanporaketa, ahalik eta jende gehien animatu nahi dute parte hartzera, zahar zein gazte.

Horretarako, primerako sariak jarri dituzte: Sariak: Lehen bikoteak Txapelak, ardo botilak eta hurrengo faserako txartela lortuko du; bigarrenak 2 urdaiazpiko eta 2 ardo botila eta hirugarrenak 2 laboreen saskia eta 2 ardo botila Errepeskan, lehen bikoteak 2 oilasko, 2 gazta eta 2 ardo botila eramango du eta bigarrenak 2 untxi eta 2 ardo botila.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos