Gaur irekiko da Manuel Lekuona etorbidea

Beheko plaza lehen hondarrarekin.
/BASTEROBERRI
Beheko plaza lehen hondarrarekin. / BASTEROBERRI

Abuztutik aritu dira konpontze-lanetan

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Abuztu aldera hasi ziren Manuel Lekuona etorbideko lanekin. Garraioa pasatzen zen errepidea harrizkoa zen, eta maiz harriak mugitu egiten ziren horrela arazoak sortuz. Horri aurre egiteko, malda guztian harria kendu eta asfaltatzea erabaki zuen Oiartzungo udalak. Horrela, hiru-lau hilabetez Beheko plazatik Plazarako malda itxita egon da. Asfaltatze lan horiekin batera Beheko Plazako jokalekua atondu dute, hondarra kendu eta asfaltoa bota dute bertan ere.

Gaur, hilak 16, Txerri egunarekin batera irekiko dute malda auto zein beste ibilgailuentzat; oinezkoentzat obrak martxan zirela ere egon baita pasabidea. Etorbidea irekitzearekin batera, astelehenetik aurrera Xorrola herri barruko autobus zerbitzua ere ohiko ibilbide eta geltokietara bueltatuko da. Besteak beste, Manuel Lekuona etorbidean dituen bi geltokiak martxan izango dira berriz ere: anbulatorioa eta Potte taberna ondokoa.

Horrela ibilgailuek Beheko plazatik Plazara igotzeko ez dute buelta osoa eman beharrik izango. Eta honenbestez, hiruzpalau hilabeteotako aparkatzeko eta trafiko arazoak ekidingo dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos