Borrar
Baselizaren ekialdeko fatxadaren apainketa eraberritzen da.
Gaur iluntzean San Juan bezpera ospatuko da

Gaur iluntzean San Juan bezpera ospatuko da

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Sábado, 23 de junio 2018, 01:05

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aspaldiko ohiturari jarraituz, Oiartzunen ere, gaur, San Juan bezperaren ohitura errepikatuko da, edozein tokitan sua piztuz eta lagunarteko afariak eginez, beste herri askotan egiten ohi den moduan. Oiartzunen, garai batean, sua piztu ondoren, 'San Juan berde, beti berde' oihuka ibiltzen ziren gaztetxoak korrika, baserri ondoko baratza, belardi eta sagardietan barrena, su berriarekin zoko guztiak bedeinkatuz. Gaur egun, bailaran, ohitura hori galdua dago. Arestian aipatu gisan, gaur iluntzean hasiko da jendea sua pizten eta San Juan bezpera ospatzen. Horrela, udaberriari agur esango zaio eta uda garaiari kaixo esan.

Esate baterako, Doneztebe plazan San Juan bezperako Soka Dantza dantzatuko dute Haurtzaro dantza taldeko kideek ilunabarreko 19:30ean hasita, su txikia piztearekin batera. Gero, auzoan barrena egurra, kartoi eta papera bilduko da su handia prestatzeko. Eta 21:00etan, kanpaien soinuekin batera su handia piztuko da eta segidan etxetik ekarritakoarekin eta bertan erreko diren sardinekin auzo afaria egingo da. Azkenik, 22:00etan musika saio inprobisatua izango da.

Altzibarren, berriz, arratsaldeko 19:30ean hasiko dira sua prestatzen, Beko Soroan. Gero, 21:00etan sua piztuko dute eta afari-merienda egingo dute bertan, bakoitzak berea ekarrita. Antzeko egitaraua dute Iturriotz auzoan ere. Ugaldetxokoek, berriz, Intxixu tabernaren atzeko parkean egingo dute sua eta afaria, Kalexan, hain zuzen. Hitzordua 20:00etan jarri dute.

Beste auzotan ere izango da zer gozatua urteko gau motzenean.

Su segururako aholkuak

San Juan suen harira, Oiartzungo Udalak zenbait aholku eman dizkie herritarrei pertsonen, ondasunen eta ingurumenaren segurtasuna bermatzeko, besteak beste: suaren pila 3 metro baino altuagoa ez izatea; erregai solidoak bakarrik erretzea; sua eraikin, ibilgailu, linea elektrikoetatik urrun egitea; ilunabarreko 20:00etatik aurrera piztea; inguruko etxeetako leihoak eta ateak ixtea; haurren ardura hartzea; haize handia badago surik ez piztea; sua itzali dela ziurtatzea.

Larrialdiren bat gertatuz gero, SOS Deiak 112ra edo udaltzaingora (943 49 33 11) deitzeko gomendatu du.

Baselizaren apainketa

San Juan Bataiatzailearen Kapera XVI. mendeko eraikin errenazentista da, exentua; bi zati ditu, Kapera eta Ospitalea, eta biek bat egiten dute estalki beraren azpian. San Juan kalean dagoen eraikuntza horren ekialdeko fatxadan bailarako armarria ikus daiteke, baita San Juanen eskultura ere.

Herritar askok dakiten bezala, urtero-urtero San Juanetan ekialdeko fatxada apaintzen da. Mitxelenatarrek egin izan dute urtez urte apainketa lan hori, uzta ona izateko. Girlandaz, artaburuz, lorez... apaintzen dute San Joanetan. Gainera, santuari san joan sagarra jartzen diote eskutik zintzilik. Gaur berrituko da usadio zahar hori ere.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios