Gaur ilunabarrean jokatuko dute Oiarpeko pilotariek Madalensoron

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Astero-astero bezala, Aste Santuko oporretatik bueltan ere, Madalensoro pilotalekuan izango dituzte pilotari oiartzuarrek partidak gaur ilunabarrean. Lehenengo partida infantil mailako pilotariek izango dute, Epleko jokalarien kontra. Ondoren, Intzako pilotarien aurka ariko dira oiartzuarrak. Hirugarren partida Oiarpeko Aranburu eta Intxurreko Uzkudunen artekoa izango da, Kadetatko Eskuz banakako t'erdiko txapelketako lehenengo fasea.

Larunbateko 15:30ean, Altzon ariko dira Oiarpeko pilotariak Intxurreko pilotarien kontra. Arratsaldeko 16:00etan Oñatin izango da Leonet gure pilotaria Epleko Etxeberriaren aurka. 16:30ean, berriz, Andoainen jokatuko du Oiarpeko Ugaldek banaka Gaztelekuko Ezeizaren kontra.

Igandean, gehienbat Nafarroa aldean ibiliko dira pilotariak, Josetxo Ezkurra txapelketan. Lehenik eta behin, Xabat Olaiz Iruritan ariko da Zubizarreta Lapkekoaren kontra. Oroitz Sein, berriz, Donezteben ariko da Aizkorbe pilotariaren kontra. Ekain Sein Zubeldiaren kontra eta Xabier Aburuza Soduperen kontra, biak Lesakan ariko dira. Igandeko azken partida haur mailan jokatuko dute Zabaleta-Aranburuk Jose Manuel Iribar sariaren baitan; Descarga-Martin bikotearen aurka.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos