Gaur hasiko dira Manuel Lekuona etorbidea berritzeko lanak

GOIZARIN OIARTZUN.

Manuel Lekuona etorbidea eta Beheko Plazako pilotalekua konpontzeko lanak gaur hasiko dira. «Etorbideak sor-tzen dituen eragozpenek eraman dute Udala berritzeko erabakia hartzera: galtzada-harriak altxatu egiten dira, oinezkoei eta ibilgailuei arriskua ekarriz. Udalak mantenu lanetan gastu handia egin behar izan du, nahiz eta emaitzak ez diren behar bezalakoak», adierazi dute udal ordezkariek. Beraz, kale guztia (Irubidetik Makutxo bitartean) berrituko da. Oinezkoentzako bidea sortuko da beste mota bateko galtzada-harriekin eta ibilgailuentzako bidea asfaltatuko da.

Beheko plazako pilotalekua

Lan hauekin batera, Beheko Plazako pilotalekua ere berrituko dela gaineratu dute. «Hondarra kendu eta asfaltoa botako da», zehaztu dute. Pilotalekuaren erabiltzaileek egindako eskaeratik abiatu da Udala erabakia hartzeko garaian. Gainera, lur-mota aldatuta eremua gehiago aprobetxatzeko eta ekintza anitzak egitekoa ukera emango duela uste du Udalak.

Fotos

Vídeos