Borrar
Festa batzordeak jai oparoak prestatu ditu aurten ere. GOIZARIN
Gaur hasiko dira Karrikako festak eta astearte bitarte luzatuko dira

Gaur hasiko dira Karrikako festak eta astearte bitarte luzatuko dira

Idi-dema, sagardo dastaketa, pilota partidak, sorpresaren bat ez dira faltako

GOIZARIN

OIARTZUN.

Viernes, 11 de agosto 2017, 00:57

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Abuztua festez jositako hilabetea da Oiartzunen. Xanistebanak ospatzen ditugu lehen astean eta erdialdean Karrikakoek hartzen dute jaien lekukoa.

Asteburu honetan, hortaz, Karrikako festa batzordeak Oiartzungo Udalaren laguntzarekin Andramari festak antolatuko ditu. Egitarau oparoa prestatu du beste behin ere, eta auzotarrak nahiz kanpotarrak ekintzetan parte hartzea nahi dute.

Gaur arratsaldeko 20:00etan txupinazoarekin emango diete hasiera aurtengo festei karrikatarrek. Enkartelada izango da gero, auzotik barrena. Azkenik, gaueko 22:00etan XXX. Truk txapelketa izango da, Artaso elkartean.

Bihar, auzo bazkaria

Bihar, goizeko 09:00etan jarri dute hitzordua IX. Mountain Bike probari hasiera emateko. Mendian barrena txirrindulariak nekatu ondoren, hamaiketako goxoa izango dute zain Artaso elkartean, indarberritzeko.

Gero, auzoko bazkariarekin emango diete jarraipena festei karrikatarrek, eguerdiko 14:00etan. Artaso elkartean bilduko dira urtero legez eta auzoko nagusienak sarituko dituzte.

Arratsaldeko 18:00etan, berriz, XVIII. Sagardo probaketari hasiera emango zaio. Eta 19:00etan herri kirolak eta giza proba hasiko dira. Afaltzeko, plater konbinatuak eta ogitartekoak izango dira Artaso Elkartean. 22:30ean antzerkia hasiko da: Baserria taldeak «Kauen txotx» antzezlana eskainiko du. Bukatzeko, gaueko 24:00etan zezensuzkoa ibiliko da auzotik barrena.

Igandean, zaldi proba

Igandean ere izango da zertan gozatua Karrikan. Goizean, diana eta ume jolasak izango dira lehendabizi. Gero, 11:00etan pala eta esku-pilota partidak Artaso frontoian.

Arratsaldeko 18:00etan, berriz, zaldi proba eta elkartean bapo afaldu ondoren zezensuzkoa iragarri dute antolatzaileek.

Andramari egunean, dantzariak

Andramari egunean, hilaren 15ean, goizez nahiz arratsaldez festa giroa ziurtatua egongo da Artaso elkartearen aurrealdean. Goizean, diana, meza, Haurtzaro Dantza taldea, pilota partidak (auzoko gazteak) eta toka txapelketa izango dira.

Arratsaldean, berriz, idi dema. Eta Artaso elkartean afaldu ondoren, zezensuzkoak agurtuko ditu aurtengo jaiak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios