Gaur auzo batzar gehiago egingo ditu Udalak

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Aurreko urtean egindako auzo batzarretan eskatutako proiektuak gauzatzen ari da Udala. Auzo guztietan egin dira auzotarren eskaeratatik abiatutako lanak. Oiartzungo Udalak legegin-tzaldi honetan, eta batez ere 2017an zehar, auzotarrek auzo ba-tzarretan egindako eskaeretatik eta adostutako lehentasunetatik abiatutako aktuazioak egin ditu. Horren berri emateko egingo ditu auzo batzar hauek udalak. Aukera ezin hobea da kezkak parteka-tzeko, eta zita horiek baliatzeko deia egin du Udalak. Altzibarren, Olaldeko auzo lokala da altzibartarrek egindako eskarietako bat. Lokala egokitzeko lanak bukatzen ari direla jakinarazi du udalak. Horrez gain, Olaldeko zelaian, mahaiak jarri dituzte, auzotarren eskariari erantzunez. Klarene plaza ere konpondu dute. Cadarso enpresak utzitako espazioa herriarentzako berreskuratzeko asmotan dabiltzala ere jakinarazi dute.

Ergoien eta gainontzeko auzoak oinez lotzeko dauden zailtasunak direla eta, bidegorria eta Arbelaitz kalearen arteko lotura egin dute. Uztapide plaza txukuntzea ere eskatu zuten, eta hala egin dute. Hainbat diru partida herribideak konpontzera ere bideratu dituzte.

Aipatu diren lan hauez gain, mantenu lan ttikiagoak ere egin dira auzo guztietan. Gehienak, auzo batzarretan auzotarrek egunerokoan ikusten dituzten arazo eta hobetu daitezken eremuak Udalari trasladatu dizkiotelako.

Aukera ezin hobea da kezkak partekatzeko, eta zita horiek baliatzeko deia egin nahi dugu udaletik.

Epe motzeko lanak

Epe motzean, auzoetako eskaeretatik abiatutako beste zenbait lan garrantzitsu martxan jarriko dira. Gaur azalduko dizkiete hauek Altzibar eta Ergoiengo auzotarrei.

Altzibarko kasuan, Altzibar eta Iturriotz lotzen dituen espaloia konpondu eta argiztatzea. Lan hauek noiz hasiko diren zehatz-mehatz ezin du esan oraindik Udalak, baina urtea bukatu aurretik edo 2018 hasieran hasiko dira guztiak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos