Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Gaixo psikikoen lan-gizarteratzea errazteko Enplegu Zentro Bereziak sortzeko legedia eskatuko zaio Eusko Jaurlaritzari

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Sábado, 2 de junio 2018, 00:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Maiatzeko udalbatzarrean, Arraztalo eta Aldura elkarteekin adostutako mozioari esker, Oiartzungo udalbatzarrak Eusko Jaurlaritzari Enplegu Zentro Bereziak sortzeko eskatuko dio. Javier Mazizior Errenteriako Aldura elkarteko kideak gogorarazi zuenez, «gaixo psikikoak gizarteratzeko funtsezkoa da lana». Espainiako estatuan EAE da erkidego bakarra Enplegu Zentro Bereziak ezin direna sortu, legedi faltagatik, nahiz eta eskumena 2010ean eskuratu zuen Eusko Jaurlaritzak.

Oiartzungo bake-epailea eta haren ordezkoa izendatu ziren udalbatzarrean. Nagore Vega Telletxea izango da titularra eta Pilar Iparragirre ordezkoa.

Taxibus zerbitzua

Ergoien, Gurutze eta Karrika auzoetarako garraio publikoko taxibus zerbitzuaren kontratua urtebeterako luzatu zen, aho batez.

Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Herri Eskolan eskolaz kanpoko kirol jarduerentzako hitzarmenak eta laguntza ere onartu ziren. Haurtzaro Ikastolari 33.466,21 euro (Eskola Kirola, Eskola Pilota, Muittu! eta koordinazio lanetarako) eta Elizalde Herri Eskolari 14.726 euro (Eskola Kirola eta koordinaziorako) bideratuko zaizkio.

Ibargain Musika Eskolan 2018/2019 ikasturteko ikasle oiartzuarrentzako beka irizpideak ere onartu ziren atzo, aho batez.

Oarsoaldea Garapen Agentziaren kudeaketarako 390.875 euro bideratuko ditu aurten Oiartzunek.

San Markos

San Markos Mankomunitatearen 2016ko aurrekontuei Oiartzun, Hernani eta Usurbilgo udalek jarritako errekurtsoaren epaiaren berri ere eman zen: berriz ere Euskadiko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Udalari eta San Markoko aurrekontuak baliogabe ditu, ez zituelako aurrekontuak herri bakoitzak erabiltzen zituen zerbitzuen arabera kalkulatu. Gaiarekin lotuta, Eneritz Arbelaitz alkateordeak azaldu zuen San Markosek aurkeztu duela 2014ko aurrekontuak birkalkulatuen zirriborroa. Horren arabera, Oiartzunek 9.559 euro jaso beharko lituzke. Orain, proposamena ongi aztertuko du Oiartzungo Udalak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios