FIE (Fortnight Immersion to Explorers) programa berritzailea Haurtzaro ikastolan

Haurtzaroko LH 5. Mailako taldea euren ingeles-irakasleekin./BASTEROBERRI
Haurtzaroko LH 5. Mailako taldea euren ingeles-irakasleekin. / BASTEROBERRI

Astebetez, jatorriz natiboak diren lau ingeles-irakasle aritu dira 10 urteko ikasleekin lanean, jardunaldi osoan zehar

BASTEROBERRIOIARTZUN.

Haurtzaro ikastolako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleak FIE (Fortnight Immersion in english) proiektuan murgildu dira ikasturte hasieran. Proiektu berritzailea pasa den urtean jarri zuten martxan herriko ikastolan eta «izandako arrakastarengatik aurten ere errepikatzea erabaki dugu», adierazi du Aritz Gonzalez zuzendariak.

«Ingeles irakaskuntzan, 5. mailan metodologia-aldaketa nabarmena gertatzen da. Ipuinak lantzetik proiektuekin lan egitera pasatzen baita», argitu du Eva Moreno Haurtzaroko ingeleseko irakasleak. «Hori dela eta, oso garai aproposa da ingeles-murgilketarako», zehaztu du.

Astebetez, jatorriz natiboak diren lau ingeles-irakasle aritu dira ikasleekin lanean jardunaldi osoan zehar: Fleur Wilkins, Roberta Maldonado, M. Gosia Malgorzata eta James Lombardi.

Hortaz, egunero hamar urteko ikasleek murgilketa programa horren bidez ikastolen elkarteko 'Explorers' materialeko 1. unitatea soilik landu dute Ingeleseko irakasle natiboekin. Hori dela eta, «ikasleek ingelesa landu dute goiz osoan zehar», nabarmendu du Aritz Salamanca irakasleak. «LH5eko hiru gelekin lau talde egin dira, eta talde bakoitzak irakasle natibo bat izan du», gaineratu du.

Fotos

Vídeos