Festen azken txanpa Iturriotzen

Mendi bizikleta martxarekin ekin zioten larunbateko egitarauei.
Mendi bizikleta martxarekin ekin zioten larunbateko egitarauei.

Gaur eta bihar ekintzaz beteriko egunak izango dituzte iturrioztarrek

GOIZARIN OIARTZUN.

Festen azken txanpan daude Iturriotzen eta gaur eta bihar hamaika ekitaldirekin gozatzeko aukera dute, eguraldia lagun.

Gaur, goizeko 11:00etan haur jolasak izango dira gaztetxoen gozamenerako. Ordu berean, Santiyotako V. Artisau azoka zabalduko da. Arratsaldean, auzoko ttikiak izango dira berriro protagonista eta 16:00ak aldera 'Gorriti Show', poniak, zezen ttikiak... haientzat. Ordu erdi beranduago Oiartzungo eskuzko Pasakako V. Txapelketako emakumezkoen, gaztetxoen, herrikoen eta 1. Mailetako finalak eta sari banaketari ekingo zaio.Eta 19:30ean Tio Teronen semeak taldearen 'FreshCool' emanaldia hasiko da, hau da, betiko dantzarako pasioa umorez berritua. Saioa Etxe naranjen plazan izango da.

Egunari amaitzeko, 22:30ean '#Mirarikeriak', Mirari Martiarena Pikoketako alabaren bakarrizketa.

San Inazio eguna bihar

Bihar, San Inazio egunean, Erromeria izango da protagonista. Soroan elkartuko dira iturrioztarrak elkarrekin bazkaltzeko. Nolanahi ere, urtero moduan tortilla txapelketa eta idi-dema ez dira faltako goizean. Arratsaldez, berriz, gaztelu puzgarriak, toka txapelketa, dantzaldia eta zezensuzkoa. Hortaz, giro ederrean amaituko dituzte aurtengo Santiyuak, inondik ere.

Atzoko eguna bizikleta martxarekin eman zioten hasiera larunbateko egitarauari, primerako giroarekin. Hamarnaka txirrindulari elkartu ziren mendi buelta egiteko gogoz. Hantxe joan ziren Ozentzio kaletik goiti Igantziko Soroa ikusteko irrikaz, Sorondotik pasa ondoren.

Arratsaldean, auzoko gaztetxoak izan ziren protagonista. Tailerretan gozatu zuten. Jarraian, sagardo dastaketa eta Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluzeren bertso bikainak ez ziren faltatu Iturriotzko Soroan, giro ederra sortuz. Azkenik, kantu giroan eman zioten amaiera egunari.

Fotos

Vídeos