Festa konpletoa izan zuten Urmendi Egunean

Ikusleek antzerkia adi-adi ikusi zuten. / ARGAZKIAK BASTEROBERRI
Ikusleek antzerkia adi-adi ikusi zuten. / ARGAZKIAK BASTEROBERRI

'Barbantxo' ikuskizuna propio prestatu zuen guraso talde batek

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Primerako giroan ospatu zuten igandean Urmendi Eguna, Maria Garaiar plazan. Eguraldia lagun, laugarren aldiz elkartu zen Haur Eskola osatzen duen familia: hezitzaile, sukaldari, guraso, aiton-amon, ikasle, zein herritar. «Betiko moduan giro sano eta politean pasa genuen goiza! Festa haur ttikiengan pentsatua dago eta protagonistak haiek izan ziren igandean ere», adierazi du Ibintza Iragorri Urmendiko zuzendariak.

«Eta haien neurrira antolatutako txokoetan sortze lanetan jardun zuten, arituz, jolastuz eta gozatuz: artelan txokoan; talo txokoan; goxo txokoan; fruta txokoan; zuzeneko musikarekin dantzan, aurpegiak margotu eta photokolean botoi gorriari zapalduz argazkiak ateratzen... Zoragarri!», gaineratu du.

Eta aurten ere guraso eta irakasle talde batek eskaini zien antzerki saioa. «'Barbantxo' ikuskizuna propio prestatu zuen guraso talde batek. Gogoz eta ilusio handiz aritu dira antolaketa lanetan».

Lan guztiak egin ondoren, hamaiketako goxo askua dastatu zuten den-denek. «Patata-tortilla, kroketak, bizkotxoa... denetik prestatu ziguten gure sukaldari prestuek».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos