Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Ergoien festa batzordeak jaiak antolatu ditu. BASTEROBERRI
Festa giroan murgilduko dira ergoiendarrak, gaur

Festa giroan murgilduko dira ergoiendarrak, gaur

V. Intxixu Trail mendi lasterketa bihar arratsaldean egingo da

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Viernes, 8 de junio 2018, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Suziria botatzearekin batera, festa giroan murgilduko da Ergoien auzoa gaur arratsaldean. Beste behin ere, festa herrikoiak eta parte hartzaileak prestatu ditu Ergoiengo festa batzordeak Oiartzungo Udalaren laguntzaz.

Arestian esan bezala, gaur arratsaldeko 18:30ean lehertuko da festa; lehen suziria botako dute Auzokalte inguruan, Lartaungo txistulari eta buruhandiek alaituta. Gero, Auzokalte paretik abiatuko da Kartelada, urrun diren senide eta lagunak gogoratuz. Gaueko 22:00etan, berriz, sari mundialak jokoan dituen Truk txapelketa izango da Auzokalte elkartean (izen ematea 21:45ean itxiko da).

Danborrada, bihar

Bihar, goizeko 10:00etan goiz eresia izango da Lartaungo txistularien eskutik. Aldi berean, Ergoiengo IV. Ganadu eta Artisau azoka zabalduko da Uztapide/Urtxale plazan. Ardi moztaileen erakustaldia egingo dute, eta jatekoak eta edatekoak egongo dira.

Eta 12:00etan, Haurtzaro dantza taldearekin batera ariko da L'Arboçako (Katalunia) ball de bastons taldeak ikuskizun polita eskainiko dute, plazan bertan. Emanaldiaren ondoren, auzo bazkaria ospatuko dute Auzokalte Elkartean, bakoitzak etxetik ekarritakoa elkarbanatuz.

Arratsaldeko 16:30ean, haur, gazte eta helduen mailatan egingo den V. Intxixu Trail mendi lasterketa abiatuko da. Segidan, Drac de Banyeres del Penedes suzko dragoiaren kalejira hasiko da eta arratsaldeko 19:00etan, Danborrada aterako da Pakitik eta Auzokaltera bitartean. Segidan, bertso afaria antolatu dute Maialen Lujanbio eta Iker Zubeldiaren eskutik, Auzokalte elkartean. Eta egunari amaiera emateko, Uzi Cuzy goizaldera arte.

Pilota partidak eta betizuak

Igande goizean Gure Esku Dagok antolatutako Giza Katean parte hartzera joango dira ergoiendarrak, Oriora. Hortaz, handik itzuli eta eguerdian Amulleta Danborraren Kofradia auzoko giroa alaitzen ibiliko da. 13:00etan, Soinuenean bisitatzeko aukera izango da, doan.

Arratsaldeko 14:00etan auzotar guztientzat bazkaria zerbitzatuko dute Auzokalte Elkartean auzoko tabernek eskainitako menuekin. (Txartelak Tolare jatetxean salgai egongo dira).

Arratsaldean, berriz, gaztetxoen arteko pilota partidak, haur jolasak, gaztetxoentzako betizuak... iragarri dituzte. Azkenik, arratsaldeko 20:00etan zezensuzkoa eta azken suziriarekin ergoiendarrek aurtengo festei emango diete akabera.

Bukatzeko, hilaren 17an, igandearekin, Aitor Txikiren omenez XI. Plater tiraketa egingo da goizeko 9:00etan hasita, Arkaleko kanpan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios