Borrar

Euskararen paparazziak lehiaketan parte hartzeko epea astelehenean ixten da

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Miércoles, 11 de abril 2018, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Euskararen paparazziak' izeneko argazki lehiaketa antolatu dute aurten ere, bigarren aldiz arsoaldeko lau udalak, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez. Lehiaketan parte hartzeko hilaren 16ra arte izango da epea; hots, datorren astelehenera arte. Iazko edizioan Esther Boticario izan zen irabazlea, Errenteriako Garbiñe jantzi dendako argazkiarekin. Edonork har dezake parte argazki lehiaketan. Horretarako, euskara eta merkataritza edo ostalaritza uztartzen dituen argazkia bidali behar da ondoko whatsapp zenbakira: 688 741 909. Aipatutako gaiak hobekien uztartzen dituen argazkiak lortuko du saria, argazkiaren originaltasuna eta kalitatea ezinbestekoak izango dira. Saria, ekainaren 15era bitartean Oarsoaldeko saltokietan gastatzeko 400 euroko txartela izango da irabazlearentzat, eta 200 eurokoa bigarren sarituarentzat. Irabazleak berriz, apirilaren 26an ezagutaraziko dituzte.Parte hartzaile bakoitzak nahi adina argazki bidali ahal izango ditu lehiaketara. Informazio gehiago nahi duenak www.oarsoarrak.eus webgunera jo beharko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios