'Euskararen paparazziak' lehiaketa martxan da

Esther Boticarioren argazkia izan zen iazko irabazlea./
Esther Boticarioren argazkia izan zen iazko irabazlea.

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Urteak dira Oarsoaldeko lau udalak, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen normalizazioa sustatzeko elkarlanean ari direla. Testuinguru horretan, 'Euskararen paparazziak' izeneko argazki lehiaketa antolatu dute aurten ere, bigarren aldiz. Martxoaren 16an jarri zen abian lehiaketa eta apirilaren 16ra arte izango da epea.

Iazko edizioan Esther Boticario izan zen irabazlea, Errenteriako Garbiñe jantzi dendako argazkiarekin. Edonork har dezake parte argazki lehiaketan. Horretarako, euskara eta merkataritza edo ostalaritza uztartzen dituen argazkia bidali behar da ondoko whatsapp zenbakira: 688 741 909. Aipatutako gaiak hobekien uztartzen dituen argazkiak lortuko du saria, argazkiaren originaltasuna eta kalitatea ezinbestekoak izango dira. Saria, ekainaren 15era bitartean Oarsoaldeko saltokietan gastatzeko 400 euroko txartela izango da irabazlearentzat, eta 200 eurokoa bigarren sarituarentzat. Irabazleak, berriz, apirilaren 26an ezagutaraziko dituzte. Parte hartzaile bakoitzak nahi adina argazki bidali ahal izango ditu lehiaketara. Informazio gehiago nahi duenak www.oarsoarrak.eus webgunera jo beharko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos