'Euskararen lorategia' osatuta, Haurtzaro Ikastolak euskarari aupada eman dio

Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan ateratako argazkia. / ARGAZKIAK BASTEROBERRI
Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan ateratako argazkia. / ARGAZKIAK BASTEROBERRI

Euskararen aldeko aldarriak berotu du Oiartzungo herria

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Haurtzaro ikastolak aurten ere bat egin du 1949an ospatzen hasi zen Euskararen Egunaren jardunaldiarekin. Euskaren eguna Euskaraz Bizi proiektuarekin txertatu ohi dute ikastolakoek, eta horretarako Eskuttun Euskara Elkartearen laguntza izaten dute aurten ere. Horrela, pasa den ostiralean era guztietako ospakizunak eta ekitaldiak izan zituzten ikastolan, eta maila guztietako ikasleek izan zuten parte hartzeko aukera.

Horrela, goizean ipuin kontaketak; Eskuttun elkarteko ikasleen bisitak gelaz gela pregoia irakurriz; Argitxoren urtebetetzea; Mihi-luze jolasa, oiartzuera sendotzeko; euskararekin egindako jolasak; euskararen aldeko abestia; dantza; konpromiso-lorea, hau da, 'Euskararen lorategia'... Asko izan ziren denon hizkuntza zaharraren inguruan eginiko gogoetak eta hausnarketak Haurtzaro Ikastolan.

Arratsaldean, berriz, ekitaldi nagusia ospatu zuten ikastolako frontoian. Gainera, bisita polita jaso zuten ikastolako ikasleek: Argitxorena, hain zuzen. Haren urtebetetzea zenez, denen artean abestuz zoriondu zuten. Gero, 'Ahobizi belarri prest' kantatu eta dantzatu zuten, ostegunean herrian zabaldu zen kanpainarekin bat eginez. Amaitzeko argazki erraldoia atera zuten denek elkarrekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos