'Euskararen festa' deitu dute herriko eragile ezberdinek gaur

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Gaur larunbata, Euskararen Nazioarteko Egunaren baitan 'Euskararen festa' deitu dute herriko eragile ezberdinek. Ekitaldi mordoa izango da plaza inguruan goizetik hasita. Gainera, konpromisotik ad/ritzera ekimenak egun horretan jarriko du kanpaina martxan. Ahobizi eta belarriprest txapak ordutik aurrera jantzi beharko dute parte hartzaileek

Goizean 12:00etan dultzaineroek kalejira egingo dute herrian zehar. Ordu berean, haur jolasak eta herriaren apainketa izango dira Kuadrillategikoen eskutik. 12:30etatik 13:30era mutxikoak izango dira Done Eztebe plazan. Euskararen festarekin guztiz bat ez badator ere, eguerdiko 12:00etan argazkia aterako dute Done Eztebe plazan abenduaren 31n egingo den elkartasun lasterketa aurkezteko. Arratsaldean, 16:00etatik 16:30era trikitilarien kalejira izango daeta hauek bukatzean euskararen festa erraldoia izango da. Lehengo urtean egin zen bezala, plazara atera eta herriari zerbait eskainiko diote herriko talde ezberdinek: AEKak, Ikastolak, Eskolak... 17:00ak aldera gainera, 'paeta zarrak erantzun' mahai-jokoan aritzeko aukera izango da plazan eta salmenta-postua ere izango da.

Bertsotan poto egin gabe

Bihar, bertso poteoa izango da arratsaldeko 17:00etan Potte tabernan hasita. Oiartzungo bertsolari gazteak ibiliko dira poteoan dabiltzanei zirikan, poteoari buruz bertsotan, puri-purian dauden gaiekin eta noski, euskaraz eta euskararekin. Iraitz Mateo, Jokin Irastorza, Jon Otegi eta Josu Ibarguren izango dira bertsotan ariko direnak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos