Borrar

Euskararen erabilera sustatzeko ekimenak abian

'Bat eta bat ez gara bi', norberak euskaraz aritzeko konpromisoak hartzean datzan proiektua da

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Sábado, 7 de octubre 2017, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ostegunean izan zen euskararen erabilera sustatzeko izango diren egitasmoen aurkezpena Manuel Lekuona bibliotekan 19:00etan. Aurkezpenera hainbat herritar eta elkartetako kideak elkartu ziren. Aurkezpena Ioritz Aizpuru zinegotziak egin zuen. Ondoren Iametzako Naiara Expositok hartu zuen hitza, eskualde mailan egingo den egitasmoa aurkezteko: 'Bat eta bat ez gara bi'. Euskaraz ari-tzeko norberak konpromisoak har-tzean datzan egitasmoa da. «Konpromisorik txikienak ere balio du», adierazi zuen Expositok. Konpromisoak dagoeneko har daitezkela jakinarazi zuten www.oarsoarrak.eus webgunean.

Eskualdetik haratago, herrian bertan konpromisotik a(d/r)itzera kanpaina jarriko da martxan. Honen azalpena Aitziber Arnaiz Oiar-tzungo Udaleko Euskara teknikariak eman zuen. Kanpaina hau, Euskal Herriko beste hainbat herritan egin diren ahozbizi-belarriprest eta antzekoen tankerakoa da.

Hau da, euskalduna den pertsonak euskaraz egiteko konpromisoa hartze du eta horretarako txapa identifikagarri bat eramango du. Euskaraz hitz egiteko gai ez direnek, baina ulertzen dutenek ere txapa identifikagarri bat eramango dute euskaldunek hari euskaraz egin diezaioketela jakin dezaten, ulertzen duelako nahiz gero euskaraz erantzuteko gai ez izan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios